top of page

PARTE HARTZE EREDUA

​Eskolaren errealitatearen trasformazioa justuagoa eta inklusiboagoa izateko, garapenerako Ikaskuntzarako testuinguruak sortu behar ditugu, hori kontuan hartuta eta Bolibarren testua irakurrita, hona hemen argibide aipagarrienak:

​

  • Proiektu bateratuetan lan egitea, indibidualismotik komunitate profesionaletara pausua emateko.

  • Lan kondizioak berdefinitu eta eskola bertan espazio soziopolitikoak sortu.

  • Ikaskuntza komunitateak sortu: ikaskuntza prozesuetan fokoa jarriz (autoebaluazioa ikaskuntzarako iturri nagusia), giza eta sozial errekurtsoak erabiliz, egiturazko baliabideak kudeatuz eta kanpo agenteen laguntza.

  • Konfiantzan eta errespetuan oinarrituriko ikaskuntza.

  • Klaseko dinamikak lantzea, eta talde lana eta kolaborazioa nagusitu

  • Egiturazko baliabideak kudeatu (denbora eta espazioa) ikasketa kolektiboko aukerak lantzeko.

  • Kanpoko agenteekin (familiekin, zerbitzu sozialekin, komunitate lokalarekin...) erlazionatu eta parte hartu, baita beste eskolekin sareak ezarri.

  • Irakasleen etengabeko ikaskuntza (Berritzeguna) 

  • Eskolan (gure motodologian) zentratutako formazioa.

  • Eskola ikasketa espazio bat eduki, ikasleentzako eta irakasleentzako

  • Behaketaren bitartez irakasleak ikasten dute. Behaketa horiek taldera eraman eta ikaskuntza kolektiboa eta sistematikoa sustatu.

  • Autoebaluazioa eta datu externoak kontuan hartu umearen ikaskuntza prozesurako.

  • Umearen ebaluazioa proiektuekin lotu.

  • Ikaskuntza komunitate profesionalak garatzea taldean lan egitearen menpe dago horretarako, eskolaren zuzendaritzako lidergoak funtsezko papera du.

  • Ikaskuntza komunitate profesionalak ezarri eta mantentzeko lidergoaren paper tradizionala aldatu beharra dago.

  • Zuzendaritzak eta irakasleriak batera lan egin behar dute heziketaren arazoei aurre egiteko.

  • Lidergoak irakasleen ikaskuntza eta inplikazioa sustatzen duten ingurunea sortu behar du.

  • Lidergoa konpartitua izan behar da: pertsona denek dute potentziala eta lidergo lanak egiteko eskubidea.

  • Eskolako kontseiluak transformazio kulturalaren alde egin behar du ikasleek eskolan finkatutako emaitzak garantizatu dezan: harreman arduratsuak garatu konfiantzan oinarriturik, kolaborazioa bultzatu ikasteko, laguntzak bilatu, etab.

  • Lidergoak ikaskuntza komunitate profesionalen garapena eta iraunkortasuna faboratu behar du.

bottom of page