top of page

NON GAUDE? 

​​

 

 

 

 

Itsasbide Ikastola, Gorlizko Itsasbide kalean kokatuta dago. Gorliz herria Euskadiko kostaldearen mendebaldean kokatua dago, Bilbotik 25 kilometro ekialdera.  Bere lur eremua 10,29 km2-ak Uribe eskualdean aurkitzen dira. Haran berdeak eta itsaso urdina bereizten dira herri honetan, mikroklimaz gozatzen du herri honek, tenperatura gozoak eta atseginak izaten dira urte osoan zehar.

 

     Ikastetxearen testuinguruaren analisiari dogkionez, Gorlizko gaur egungo biztanleria, gutxi gora behera 5.512koa da 2720 gizon, eta 2.792 emakume  540,4 (biz/km2) eta udan laukoiztu egiten da. Urtean bataz beste 49 haur jaiotzen dira haietatik 24 mutil eta 25 neska. Gorlizko biztanleriaren hizkuntza bilakaera honako hau da 531 euskaldunzaharrak, 343 Jatorrizko elebidunak, 1.130 Euskaldun berriak, 1.154 Partzialki euskaldun berriak, 201 Partzialki erdaldunduak, 38 Guztiz erdaldunduak eta 1.763 Erdaldunzaharrak dira. Famili motei dagokionez, 1698 famili kopurura, 460 pertsona bakarrekoa, 38 Konposatua, 272 Gunea seme-alabarik gabe, 612 Gunea seme-alabekin, 155 Guraso bakarrekoa, 126 Handitua, 35 Gune askotarikoa eta 2,64 batez besteko tamaina. 

 

     Biztanleria  herriak dituen zortzi auzoetan zehar banatzen da: Elexalde, Andra Mari, Uresarantza, Gandia, Areatza, Gaminiz (San Jose auzoa), Guzurmendi eta Orabille. 

 Bertako ekonomia zerbitzu sektorean oinarritzen da, gehien bat, turismoak duen indarra dela eta. Nekazaritza eta abeltzantza leku zehatz batzuetan mantendu da baina atzera pausu nabaria bizi izan du azkenaldian herriak izandako hazkundeagatik. Gorliz herria Euskadiko kostaldearen mendebaldean kokatua dago, Bilbotik 25 kilometro ekialdera. 

​

Gorliz inguruko herriekin oso ondo komunikatuta dago errepidez, Getxorekin BI-634, Bakiorekin BI-3151 eta Mungia BI-2120 errepideen bidez, gainera Loiuko aireportua 20 minutura aurkitzen da. Bestalde, 20 minuturo, metroa eta herria komunikatzen duen autobusaren zerbitzua dago eta era berean ere, Lemoiz eta Getxo herriak lotzen dituen autobus zerbitzu bat dago, kasu honetan orduro ateratzen dena

​

Itsasbide ikastolako logoa

bottom of page